2019ko martxoaren 13tik aurrera izango da indarrean

Sarrera

Pribatutasun politika honen helburua da erabiltzaileek Berbak pribatutasunaren arloan erabiltzen dituen prozedurak ulertarazten laguntzea, besteak beste, zer datu pertsonal biltzen diren, zergatik biltzen diren, nola erabiltzen diren, nola babesten diren eta zein eskubide indibidual dituzten erabiltzaileek.

Pribatutasun politika hau ez da aplikatzen eta gure erantzukizuna baztertzen du, pribatutasunari, informazioari edo hirugarren-partaideen jarduerei dagokionez, webgunea kudeatzen dituzten partaideak zein berba.net webguneak erreferentzia egiten dioen zerbitzuak barne.

Pribatutasun politika hau erabiltzaileek berba.net webgunea erabiltzerakoan Berbak eskuratutako edo prozesatutako datu pertsonal guztiei aplikatzen zaie. Horren adibide dira: gure zerbitzuak kontratatu eta erabiltzea, marketineko komunikazioei erantzutea eta Berba saldu osteko zerbitzuarekin harremanetan jartzea. Elkarreragin horiek bisitariak, bezeroak, hornitzaileak eta/edo bazkideak izan ditzakete.

Gainera, Berbak datu pertsonalak berba.net webgunea ez diren eremuetan tratatzen ditu, eta horrek pribatutasun politika ezberdinak eskatzen ditu.

Datuen Tratamenduari buruzko Informazio Orokorra

Pribatutasun politika honetan, “datupertsonalak” terminoak erabiltzaileei erreferentzia egiten dioen informazioa esan nahi du. Erabiltzaileak identifikatzen laguntzen gaitu zuzenean edo konbinatuta gure jabetzako beste informazio batzuekin batera.

Webgunearen Erabiltzaileak Orokorrean

Berbak erabiltzaileen datuak prozesatzen ditu baimenean oinarrituta. Berbaren webgunea erabiliz edo kontsultatuz, erabiltzaileek berariaz onartzen dute gure pribatutasun politika eta bere datu pertsonalak prozesatzeko baimena ematen dute ondoren deskribatutako helburu eta metodoekin erlazionatuta, horien barne hirugarren-partaideei ezagutaraztea, beharrezkoa izaterakotan, zerbitzua eman ahal izateko. Datuak ematea eta, ondorioz, datuen bilketa eta prozesatzeko baimena aukerakoa da. Erabiltzaileak baimena ukatu  dezake edozein unetan. Hala ere, baimena ukatzeak ezinezkoa egin dezake zenbait zerbitzu eman ahal izatea eta webgunearen nabigazio esperientzia arriskuan egon daiteke.

Bezeroak

Berbak ahal duen guztia egingo du, zerbitzuaren izaera elektronikoarekin koherentea izanda, konfidentzialtasun mailarik handiena mantentzeko bere zerbitzuak betetzerakoan. Testu guztiak, burututako lanaren izaera, bezeroaren datu pertsonalak itzulpen helburuetarako komunikatutakoak, eta bezeroak Berbari igorritako informazio oro konfidentzialtasunik handiena dute eta bildutako datu pertsonalak GDPR-ko 6. artikuluaren arabera prozesatuko dira.

Bereziki, Berbak kontratua gauzatzeko emandako informazioa erabiliko du (eta kontratu-aurreko neurriak gauzatu ahal izateko) eta informazio hori ezin da – bezeroaren aldez aurretiko idatzizko baimenik gabe – jendaurrean edo hirugarren-partaideei plazaratu,  baimendutako langileei edo haien azpikontratatuei salbu, haien esku-hartze operatiboa edo aholkularia informazio horren ezagutza behar izanez gero. Aurreko bermeak ez dira aplikatzen Berbak legez behartuta baldin badago informazio hori plazaratzera, edo informazio hori jabari publikokoa bada edo jabari publikoan sartzen bada, Berbaren jakinaraztea edozein delarik ere. Era berean, datu subjektuen berebiziko interesa edo beste pertsona fisiko baten funtsezko interesak datu pertsonalen prozesatzea eskatzen duten kasuetan aplikatzen da, edo prozesamendua beharrezkoa dela Berbaren edo hirugarren-partaideen legezko interesa babesteko, hau da, garrantzi handiagokoa dena datu subjektuen eskubideak baino.

Hornitzaileak eta Kolaboratzaileak

Gure hornitzaile autonomo eta kolaboratzaileen datu pertsonalak (hornitzaileak, itzultzaileak, interpreteak, diseinatzaile grafikoak, bazkide, aholkulariak, etab.) konfiantza zorrotzez tratatuko dira. Hirugarren-partaideei jakinaraziko zaien informazio bakarra gure webgunean argitaratutako informazioa izango da, hala nola erabiltzaile izena, ama hizkuntza, lan esperientzia eta ikasketak. Beste informazioa, hala nola, izen-abizenak, jaiotze data, helbideak eta telefonoak Berbak eta bere baimendutako hornitzaileek (hau da, kontulariak, bankuak, etab.) soilik prozesatuko dituzte eta soilik aipatutako hornitzaileekin ganorazko lan-harremana burutzeko betebehar legal berdinekin.

Automatikoki Bildutako Informazioa. Nabigatze Datuak

Webgune guztietan gertatzen den bezala, webgune honek erregistro fitxategiak erabiltzen ditu zeinetan erabiltzaileen bisiten informazioa automatikoki bildu eta gordetzen den. Bildutako informazioa honako hau izan daiteke:

– Interneteko Protokolo (IP) Helbidea

– Webgunera konektatzeko erabili den nabigatzaile eta gailuaren parametroak

– Interneteko Zerbitzu-Hornitzailearen izena (ISP)

– Bisita / eskaeraren data eta ordua

– Klik kopurua, aplikagarria denean

– Eskaera zerbitzarira bidaltzeko erabiltzen den metodoa

– Erantzun gisa lortutako fitxategiaren tamaina

–  Zerbitzariak emandako erantzunaren egoera adierazten duen kode digitala

– Sistema eragilearekin eta erabiltzailearen IT ingurunearekin zerikusia duten beste parametro batzuk

Goian zerrendatutako informazioa automatikoki kudeatu eta modu esklusiboan biltzen da, gunearen funtzionamendu egokia egiaztatzeko eta segurtasun arrazoiak direla eta. Segurtasun arrazoiengatik (spam filtroak, suebakiak, birusak detektatzeko), automatikoki erregistratutako datuen barne IP helbide bezalako datu pertsonalak ere egon daitezke (momentu horretan, gutxienez, jatorrizko-ostalaria identifikatzen duena soilik), erabil litekeenak – indarrean dauden legeak betez – gunea kaltetzeko saiakerak ekiditeko, beste erabiltzaileei kalte egitea saihesteko zein jarduera maltzurrak eta delitua osatzen duten jarduerak blokeatzeko. Datu mota hauek gunea eta erabiltzaileak babesteko erabiltzen da.

Zerrendatutako datuak webgunearen erabilerari buruzko informazio estatistiko anonimoak lortzeko eta bere funtzionamendu egokia egiaztatzeko helburu bakarrarekin erabiltzen dira. Ondorioz, datuak prozesatu bezain laster ezabatzen dira. Segurtasunerako erabilitako datuak (webgunea kaltetzeko saiakerak ekiditeko) zazpi egunez gordetzen dira.

Cookieen Erabilera

Cookieen Definizioa

Cookieak bisitatutako webguneak nabigatzaileari bidaltzen dituen testu fitxategi txikiak dira, geroago erabiltzailearen ordenagailuko disko gogorrean gordeko direnak. Webgunera berriro konektatzen zarenean, cookieak berrirakurriak dira eta bidali zituen webguneak igartzen ditu. Webgune bat bisitatzerakoan, hirugarrenen-partaide bateko webguneko cookieak jaso ditzakezu (“hirugarrenen-partaideko cookieak” deiturikoak), adibidez, beste domeinu batzuetako webgunetarako estekak.

Cookieak helburu desberdinetarako erabil daitezke, esate baterako webgune batek erabiltzaile baten gailua igartzeko edo saioen jarraipena egiteko eta zerbitzarira sartzen diren erabiltzaileei buruzko informazio zehatza gordetzeko.

Cookie Motak

Cookie Teknikoak beharrezkoak dira webgune batek behar bezala funtziona dezan eta erabiltzaileari zerbitzuak erabiltzeko aukera emateko.

Cookie Funtzionalak webguneen nabigazioa errazteko, hautatutako ezarpenak gordetzeko eta pertsonalizatutako funtzioak emateko erabiltzen dira.

Cookie Analitikoak webguneek erabiltzen dituzte erabilera ohiturei, bisitatutako orrialdeei eta nabigatzerakoan gerta daitezken akatsei buruzko informazioa biltzeko. Cookie hauek ez dute erabiltzailearen ordenagailua identifikatzeko gai izan zezaken informazioa biltzen. Cookie hauek biltzen duten informazio guztia bateratua da, beraz, anonimoa.

Webgunea erabiliz, bisitariak berariaz onartzen du cookieen erabilera.

Cookieak Desgaitzea

Cookieak nabigatzailearekin erlazionatuta daude eta edozein unetan nabigatzailetik zuzenean desgaitu daitezke, horrela, cookieak erabiltzeko baimena ukatu / erretiratuko da. Kontuan izan behar da cookieak desgaitzeak webguneko zenbait ezaugarri behar bezala erabiltzea ostopatu dezakeela.

Nabigatzaile bakoitzak ezarpenak kudeatzeko prozedura ezberdina dauka. Jarraian, arakatzaile bakoitzerako argibide zehatzak daude:

– Cookieak nola kudeatu Internet Explorer-en

– Cookieak nola ezabatu Internet Explorer-en

– Cookieak nola kudeatu Firefoxen

– Cookieak nola ezabatu Firefoxen

– Cookieak nola kudeatu Chrome-n

– Cookieak nola kudeatu Safari eta iOS-en

Hirugarrenen-Partaideen cookieak

Gune honek hirugarrenen-partaideen cookieen bitartekari gisa ere jarduten du, erabiltzaileei zerbitzu eta ezaugarri osagarriak emateko erabiltzen direnak. Hauek ere webgunearen erabiltzailearen esperientzia hobetzen dute, esate baterako, sare sozialetarako botoiak edo bideoekin. Webgune honek ez du hirugarrenen-partaideen cookieen gaineko kontrolik; hirugarrenek-partaideek kudeatzen dituzte erabat. Ondorioz, cookie horien erabilerari buruzko informazioa eta horien helburua, baita nola ezgaitu ere, ondorengo orrietan adierazitako hirugarren-partaideek zuzenean eskaintzen dituzte.

Sare Sozialak

Webgune honek sare sozialetarako pluginak eta / edo botoiak ere baditu, gogoko duzun sare sozialetan edukia erraz partekatzeko aukera izan dezazun. Plugin horiek erabiltzaileak orrialdera sartzen direnean cookieak ez ezartzeko programatuta daude, erabiltzaileen pribatutasuna babesteko. Cookieak ezar daitezke, sare sozialek hala eskainiz gero, erabiltzaileak pluginaren erabilera eraginkorra eta borondatezkoa egiten duenean bakarrik. Kontuan izan erabiltzaileak webgunea nabigatzerakoan sare sozial batean saioa hasi badu, sare sozialean erregistratzerako orduan baiezkoa eman dio cookien erabilerari eta bidalketari webgune honen bitartez.

Pluginen bidez lortutako datuen bilketa eta erabilpena sare sozialei dagozkien pribatutasun politikek arautzen dituzte, erreferentziatu beharrekoak.

– Facebook

– Twitter

– Linkedin

– Google+

Buletina eta posta elektronikoa

Erabiltzaileek Berba-ren mezu elektronikoak jaso ditzakete hainbat arrazoirengatik, hala nola, eskaera bat berresteko edo Buletinaren harpidetza berresteko edo Berbak eskaintzen dituen zerbitzuen  inguruko informazioa jasotzeko. Gainera, gure eskaintzak optimizatzeko eta egokitzeko helburuarekin, e-mailen jarraipena egiten dugu (esate baterako “Tracking-Pixel” deiturikoarekin) ikusteko e-maila  ireki den ala ez eta zein esteka klikatu diren e-mailean barne. Datu hauek erabiltzen ditugu Bezeroari egokitutako Buletin edukiak bidaltzeko.

Erabiltzaileek izapide mota hauek baztertu ditzakete www.berba.net helbidean sartuta, non, adibidez, online-profila alda dezakete, edo gure Buletinean harpidetza bertan behera utzi, edo Tratamenduaren Arduradunarekin harremanetan jarri beheko helbidean.

Datu-Tratamenduaren Kokapena

Gune honek bildutako datuak Tratamendu-Arduradunaren egoitzan eta web-ostatze zentroan prozesatzen dira. Datuen tratamenduaz arduratzen den web-ostaria, eta Tratamendu-Arduradunaren izenean datuak kudeatzen duena, Europako Esparru Ekonomikoan kokatuta dago eta Europako estandarren arabera jokatzen du.

Datu Transferentzia EBtik kanpoko herrialdeetan

Webgune honek bildutako datu batzuk Europar Batasuneko eremutik at daude zerbitzuekin partekatu ditzake. Batez ere Google, Facebook eta Microsoft-ekin (LinkedIn) plugin-sozialen eta Google Analytics-en bidez. Datuen transferentzia baimenduta dago Europako Batasuneko eta Bermatzailearen datu pertsonalak babesteko erabaki zehatzak oinarritzat hartuta, bereziki, 1250/2016 epaia (PrivacyShield), horretarako ez da baimen gehiago behar. Goian aipatutako enpresek bermatzen dute Privacy Shield-ekin bat egiten dutela.

Segurtasun Neurriak

Gune honek erabiltzaileen datuak modu egoki eta zilegian prozesatzen ditu, segurtasun neurri egokiak hartuz baimenik gabeko sarrerak, zabalketak, aldaketak edo baimenik gabe datuen suntsipena ekiditeko. Datuen prozesatzea tresna informatikoak eta / edo elektronikoak erabiliz burutzen da, antolaketa, teknika eta administrazio mailan neurri egokiak erabiliz, gure enpresan barne datu pertsonalak babesteko, zehaztutako helburuekin lotura estua duten irizpideak erabiliz. Hala ere, ez dago datuen transmisiorik ezta biltegiratze sistemarik % 100 segurua dena. Gure harremanak seguruak ez direla sinesteko arrazoiak dituzten erabiltzaileei adeitasunez eskatzen diogu arazoa berehala jakinaraztea.

Tratamendu-Arduradunaz gain, zenbait kasutan webgunea martxan jarraitzean parte hartzen duten beste partaide batzuek batzuek gordetako datu pertsonaletarako sarbidea izan dezakete  (administraziokoak, salmentak, lege-saila eta sistema kudeatzen duten langileak) edo kanpoko pertsonak (hirugarrenen-partaideen zerbitzu teknikoko hornitzaileak) , posta-mezulariak, web-ostalariak, IT enpresak eta komunikazio-agentziak), behar izanez gero, Tratamendu-Arduradunak izendatu ditzakeenak datu pertsonalak kudeatzeko.

Erabiltzaileen datu pertsonalak beharrezkoa edo baimenduta den bitartean mantenduko dira, jaso den helburuekin kontuan hartuta. Biltegiratze denborak zehazteko hartutako irizpideak honako hauek dira: (i) erabiltzaileek berba.net webgunea maiz erabiltzen duten denbora epea; (ii) kontratua edo legezko betebeharra betetzeko beharrezkoa dena; (iii) datuak gure jarrera juridikoa kontuan hartuta gordetzeko aukera (adibidez, denbora mugak, auziak edo arauzko men-egiten kontrolak).

Erabiltzailearen Eskubideak

GDPR eta Italiako araudiaren arabera, erabiltzaileak indarrean dagoen legeriak ezarritako moduan eta mugen barruan, bere datu pertsonalekin lotura duten eskubide hauek erabil ditzake:

– Berari dagozkion datu pertsonalak existitzen direlarik baieztapena eskatzea (sarbide eskubidea)

– Datuen jatorria ezagutu

– Komunikazio ulergarriak jaso

– Prozesatzeko irizpideei, metodoei eta helburuei buruzko informazioa edukitzea

– Eguneratu, zuzendu, osatu, ezeztatu eta eraldaketa forma anonimoan eskatzea, legea urratzen duten prozesatutako datuak blokeatzea, jada haien helburua betetzeko beharrezkoa ez diren bildutako datuak barne

– Baimenean-oinarritutako prozesamenduan, laguntza kostera jaso Tratamendu-Arduradunari emandako zure datuak lortzeko, eredu egituratuan eta irakurgarrian, datu-prozesadorearekin bat eginez, eta ohikotasunean tresna elektronikoetarako eskuragarri dagoen formatu batean

– Kontrol-Agintaritzarekin kexa aurkezteko eskubidea

– Era berean, orokorrean, indarrean dauden legeen xedapenek aitortzen dituzten eskubide guztiak erabili

Eskaerak Tratamenduaren-Arduradunari zuzendu behar zaizkie. Bereziki, erabiltzaileak datu pertsonalen tratamenduari buruz bere eskubideak erabili ditzake webgunera sartuz, adibidez, zure online profila aldatuz, edo gure Buletinaren harpidetza bertan behera utziz edo Tratamenduaren-Arduradunarekin harremanetan jarriz goialdean emandako helbidean. Eskaerari erantzungo diogu aplikatu daitezken legeekin bat eginez. Erabiltzaileak gonbidatuta daude bere eskaeran adieraztera zein datu pertsonal aldatu nahi dituzten, guri jakinarazteko nahiago dutela datu horiek gure datu-basetik ezabatuta izatea, edo zer datu mugatu nahi dituzten euren datu pertsonalak erabiltzerakoan. Garrantzitsua da kontuan izatea informazio jakin batzuek gorde behar ditugula erregistratze helburuetarako eta / edo aldaketa edo ezeztapena eskatu aurretik erabiltzaileek hasitako transakzioak osatzeko.

Gurasoentzako Informazio Berezia

Berba.net webgunea ez dago haurrentzat pentsatuta, lege aplikagarriek eskatzen duten moduan, eta ez dugu ezagueraz adingabeen informazio pertsonala biltzen. Hala ere, Berbak legearen xedapenak betetzeko konpromisoa hartzen du, gurasoen edo tutorearen baimena eskatzen dutenean adingabeen datu pertsonalak biltzeko, erabiltzeko edo ezagutzera emateko. Adingabeen pribatutasuna babesteko konpromisoa hartu dugu eta gurasoek eta tutoreek sarean seme-alaben jardueretan eta interesetan paper aktiboa izan dezaten bultzatzen dugu.

Guraso edo tutore batek jabetzen bada adingabeko seme-alabak bere datu pertsonalak eman dizkigula baimenik gabe, Tratamenduaren-Arduradunarekin harremanetan jartzera gonbidatzen ditugu behean emandako helbidean. Adingabeko batek bere datu pertsonalak eman dizkigula jakinda, gure fitxategietatik kenduko ditugu.

Tratamenduaren-Arduraduna

Tratamenduaren-Arduraduna – GDPR eta Italiako datuen babesaren inguruko beste arau batzuekin bat eginez, baita datuen babesari buruzko beste xedapen batzuekin ere – Berba da, eta helbide elektroniko honetara jo daiteke: info@berba.net.