Gure eskaintza

Hizkuntza guztiak, plataforma bakar bat
Gure plataformak 700 hizkuntza eta espezializazio konbinazio baino gehiago ditu. Ahaztu hizkuntza bakoitzarako agentzia ezberdinak bilatzeaz, Berbarekin nahi duzun konbinazioa, faktura eta eskaera guztiak leku bakarrean izan ditzakezu.

Arrazoizko prezioak
Gure itzultzaileek ez dute komertzial, finantzari edo analista bezala ibili behar. Gure ereduak itzultzaileentzako etengabeko lan jarioa bermatzen du edonondik, beraz itzuli baino ez dute egin behar. Horregatik, gure prezioak industriako batez bestekoa baino %30 baxuagoak dira.

Itzultzaileak prest 24/7
24 ordu-eremutan kokatutako jatorrizko itzultzaileen taldeari esker, proiektu ugari prozesatzeko gai gara denbora tarte laburrea. Adimen Artifizialari esker, zure proiekturako itzultzailerik onena aurkitzen dugu minutu gutxitan, zure itzulpena ahalik eta lasterren prest egon dadin.

Proiektu-kudeatzaile pertsonala
Itzulpen bakoitza proiektu-kudeatzaile pertsonal bati esleitzen zaio, itzultzaileekin komunikatzeaz arduratuko dena eta dokumentua ezarritako datetan eta kalitate onenarekin entregatuko dela ziurtatuko duena.

Egiaztatutako kalitatea
Arreta berezia jartzen dugu kalitate-kontroletan. Adimen Artifizialarekin kudeatutako barne auditoria sistema bat diseinatu dugu non egiaztatutako itzultzaileek beste itzultzaile batzuk ebaluatzen dituzten. Horrela ziurtatzen dugu itzulpen bakoitzak kalitate estandarrik altuenak betetzen dituela.
Zuzeneko Jarraipena

Behatu zure itzulpenaren egoera prozesuaren pauso bakoitzean zure bezeroaren kontutik.